XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Talde bereziak eta elkarte osoa.- Iritzi ezberdiñeko gizonak Eukaristian nola alkar dira?.
(Onek ez du esan nai bidezko diran ez-berdintasunak edo iritzi bereiziak kendu bear diranik).
(Orrela iritxitako pakea, benetakoa ez litzake izango; axalekoa ta gezurrezkoa baizik; indargabeko alkartea, gizatasunik gabe eginda).
- Igandea
Nola egiten degu ori, umeen eta beste taldeen Meza bereziakin?....
Zailla al-da?....
Gai onek kezkatzen al-gaitu?.
- Bi izkuntzatakoeri begira, nola billatzen degu Eukaristiaren inguruan elkarte bakar eta osoa?....
Beartsu eta aberatsak.- Beartsuak Elizan atzean, ate ondoan, gelditzen al-dira?.
- Berdiñ kanpotarrak eta kanpotik etorritakoak?.
- Beartsuak ondo artzeko gogoa nundik datorkigu:
a) demokrazi-zale edo gizonaren eskubide aitorle geralako?.
b) gure Parroki-Eliza, gizon guztiak beregan biltzen ditun Eliza aundiaren ezaugarri edo señale izan bear dualako?.
- Eta beartsuak batez edo oso gutxi etortzen badira?.
(Gai ontaz urrengoan).
- Liturjia bera beartsu diraneri begira egiten aldegu: apaltasuna, gehiegizko aberastasunik gabe, izkera argi ta errexa...?.
- Gure Elizan aurren xamar ibiltzen diranak zein dira?....